Oinaztu batek apurtu zuen irudiaren erreplika ipini dute Sancti Spiritus Unibertsitatean

Mireia Bikuña Madrid 2026ko abuztuaren 6a

2025eko uztailaren 12an egondako ekaitzak parrokiako tximistorratzera deskargatu zen oinaztuak unibertsitatearen teilatuan zegoen harrizko gudari bat txikitu zuen. Hura berreskuratu ezin, eta erreplika bat egitea erabaki zen. Dagoeneko ipini dute bere lekuan.

Pausu bat gehiago, Oñatiko unibertsitate zaharra berreskuratzeko lanetan. Urtebeteren ostean, oinaztuak bortizki txikitu zuen gerlariaren lekuan haren erreplika ipini dute. Teilatuak dagoen eskultura horrezaz gain, hasiak dira unibertsitatearen hormak izango duen bistaratzen. Alde bietatik aldamioak kenduta, garbi ikus daiteke hormak leunak direla. Hala, jatorrizko leihoak eta elementu arkitektonikoak nabarmenduta gelditzen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak