Eta behin ateak irekita, ezin kanpandorrea barrutik erakusteko tentaldiari eutsi. Bitxikeria moduan, guztira egurrezko 144 eskailera zenbatu ditugu. Hain zuzen, duela bi urte argitaratu zuen Joxe Ramon Arrazolak Oñatiko Parrokiako kanpandorrearen historia jasotzen duen liburua.
240 urte kanpandorrea amaitu zutela
Duela 240 urte bukatu zituzten Oñatiko San Migel Parrokiako kanpandorrea eraikitzeko lanak. Bost urtez luzatu ziren, 1779an hasi baitziren eta 1784an bukatu. Elizaren azken eraikuntza da (neoklasikoa), sarrera nagusiarekin (barrokoa) batera. Joxe Ramon Arrazolak Oñatiko kanpandorrearen historia jasotako liburuan azaltzen ditu horiek guztiak. Hemen duzue liburuaren aurkezpenean GOIENAk jasotakoa.