Atzoko garaipenaren ostean, final zuen begiz jota Aloña Mendik. Baina, ez da posible izan. Berango izan dute aurrez aurre (liga erregularrean euren artekoetan partidu bana irabazi zuten) eta etxeko taldea hasieratik izan da hobea. Atsedenerako bazuten sei goleko aldea (14-8) eta bigarren zatian ez dute hutsik egin, azken emaitzara heldu arte.
Hala, Contrucciones Ugarte Aloña Mendiren denboraldia gaur bukatu da, azken faserako aukera galduta. "Penatuta gaude, baina irailean nork esango zigun honaino helduko ginenik. Denboraldia oso ona izan da eta oso harro gaude. Orain arte egin duguna ospatzeko elkarrekin bazkalduko dugu" azpimarratu du Iñaki Mendarozketa presidenteak.

