Construcciones Ugartek finala jokatuko du bihar

Mireia Bikuña 2026ko maiatzaren 2a

Oñatiarrek Orio menderatu dute 21-17 eta finala jokatuko du bihar, domeka, 12:00etan, Berangoren kontra. Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatu ahal izateko aukerak baditu oraindik. 

Construcciones Ugarte Aloña Mendik ez du goia jo oraindik. Liga bikaina jokatu ostean, ez du hutsik egin gaurko finalerdian. Oñatitik joandako zaleen babesarekin, hasieratik menderatu du partidua. "Lehia oso parekatua izan da. Aurretik joan gara denbora guztiak, baina oso gogorra eta berdindua izan da", esan dio GOIENAri eskubaloi saileko presidente Iñaki Mendarozketak.

Lehen zatian gol gutxi egon dira, baina oñatiarrak abantailarekin joan dira aldagelara: 9-6 aurretik. Bigarren zatia biziagoa izanda, baina Aloñak ez dio neurria galdu partiduari eta amesten jarraitzeko garaipena lortu du: Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatu ahal izateko aukerak izaten jarraitzeko finala jokatuko du.

Euskadiko fasea gainditu ezkero, ostera etorriko da amets handiagoetan pentsatzen hasteko unea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak