Ertzaintzak argitaratu duen prentsa oharrak jasotzen duen moduan, Ertzaintzak, Oñatiko udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du egubakoitzeko bortxaketa saiakera egotzita. Atzo, eguaztena, goizean atxilotu zuten, Oñatin, eta gaur goizean Bergarako epaitegira eraman dute diligentzia guztiak eginda.
Bortxaketa saiakera apirilaren 17an gertatu zen, 19:00ak bueltan, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Fakultatearen aurrean, campuseko aparkalekuan.