Artzanburu mendiaren inguruan aurkitu dute desagertuta zegoen artzain gabiriarraren gorpua

Larraitz Zeberio Lekuona 2025eko azaroaren 22a

Gaur goizeko hamaikak baino minutu batzuk lehenago aurkitu dute Larrialdi Zerbitzuek eguenetik desagertuta zegoen 77 urteko artzainaren gorpua. Atzo arratsaldean txakurra aurkitu zuten tokitik gertu zegoen, Artzanburu mendiaren inguruan.

77 urteko artzain baten bila zebilen Ertzaintza eguenetik. Atzo egun osoa eman zuten haren bila. Helikopteroz ibili ziren Aizkorriko hegoaldeko magalean bila, eta arratsaldeko azken orduan haren artaldea eta txakurra aurkitu zituzten. Ez zegoen, ordea, gizonezkoaren berririk.

Eguna ilundutakoan bilaketa etetea erabaki zuen Larrialdietako koordinatzaileak eta gaur goizean ekin diote lanei berriro. Esperantza zen nonbaiten babesa bilatu izana, baina hamaikak baino minutu batzuk lehenago aurkitu dute haren gorpua txakurra aurkitutako tokitik gertu, Artzanburu mendiaren inguruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak