Urbian desagertutako artzain baten bila dabiltza ostegun iluntzetik

Hasier Larrea 2025eko azaroaren 21a

Irudia: Ertzaintza.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko agenteek 77 urteko artzain bat bilatzeko lanei berrekin diete gaur goizean. Atzotik desagertuta dago; ustez, artaldearekin Urbiako zelaietatik gertu dagoen borda batetik jaitsi behar zuen, Aizkorriko hegoaldeko magalean. Artzaia ez da debagoiendarra.

Atzo, hilak 20, 20:00ak baino minutu batzuk lehenago, familiak abisua eman zuen artzainaren berririk ez zutelako. Antza denez, artzainak Urbiako zelaietatik jaitsi behar zuen Kataberako meategietatik Brinkolara.

Ertzaintzako mendi-agenteak bertara joan ziren, eta atzo gauean bilatu zuten pertsona, artzainak erabili ohi duen borda batean, eta Urbiako  hainbat bordatan. Elur-ekaitzak eta elurrak eten egin zuten bilaketa gaur goizera arte; mendiko espezialistak, Oriako Ertzain-etxearen landa-patruila baten laguntzarekin, bilaketa-lanetan dabiltza uneotan, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikari batek koordinatuta. GOIENAk jakin duenagatik artzaia ez da debagoiendarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak