Urbian galduta dagoen artzaiaren artaldea eta txakurra aurkitu ditu ertzaintzak

Xabier Urtzelai 2025eko azaroaren 21a

[Azken ordukoa] Ertzaintzak 18:00ak aldera jakinarazi duenez argi faltagatik eten egin dute Urbia inguruetan galduta dabilen artzaia bilatzeko operazioa. Haren txakurra eta artaldea aurkitu dituzte, baina artzaia ez. Bihar goizean berrekingo dituzte lanok.

 

77 urteko artzain baten bila ari da Ertzaintza atzoz geroztik. Gaur egun osoa eman dute haren bila, eta arratsaldeko azken orduan haren artaldea eta txakurra aurkitu dituztela jakinarazi badute ere, ez dute gizonezkoaren berririk. Ertzaintza helikpoteroz ibili da Aizkorriko hegoaldeko magalean bila, artzaiaren familiaren esanetan Urbiako zelaietatik gertu dagoen borda batetik jaitsi behar zuelako artaldea. "Leku arriskutsuak izan zitezkeenak berrikusi ditugu, baina ez dugu pertsonarik aurkitu", adierazi dute ertzaintzatik. Hala, 24 orduz haren bila ibili eta gero, egunak ilundu duenean Larrialdietako koordinatzaileak bilaketa etetea erabaki du. Eta, bihar goizean ekingo diote bilaketa lanei berriro. "Gure esperantza da nonbaiten babesa bilatu izana".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak