50 buruko artaldea edo txikiagoa dutenek ordaindu dute gutxien –40,90 euro–; eta 700 arditik gora dituztenek, gehien –470,75–.
Kontrakoa gertatzen zen lehen: artilea diru-sarrera bat zen artzainentzat, eta orain dela 20 urte, adibidez, 40 pezeta ordaintzen zizkieten, kiloko. Baina errealitatea aldatu egin da, eta min egiten die horrek artzainei. Artileak gasturik ez suposatzea eskatzen dute, gutxienez.
Oñatin eta Gipuzkoan batutako artile guztia Nafarroako Artaxoako planta batera eramango dute, beste material batzuekin nahastuta, konposta egiteko.
Lehengai izatea helburu
Gaur gaurkoz, hondakin moduan katalogatuta dago artilea, kudeaketa bat eskatzen du eta horrek kostu bat dauka, artzainen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bitartez ordaintzen dena. Egun hondakina dena etorkizunean lehengaia izan dadin, ordea, lanean ari dira Landaolatik, beste erakunde batzuekin batera, eta askotariko proiektu pilotuetan daude sartuta. Esperantzarik ez dute galdu.