Turismo eskaintza zabala izango da datozen egunetan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko api. 16a, 09:53

Turistak, Sancti Spiritus unibertsitatea bisitatzen, artxiboko argazki batean.

Aste Santurako eta Pazko asterako bisitak egingo dituzte Oñatiko herrigunean eta Txokolateixan, baita Arantzazuko santutegian eta Arrikrutzen ere.

Oñatin izango da zertaz gozatu Aste Santuan eta Pazko Astean.

Naturagunean, Arrikrutzeko kobetan, EspeleoArrikrutz bisita egingo dute, esaterako, hilaren 20an, 10:00etan. Arantzazuko santutegia, gainera, egunero egongo da zabalik, eta bisita gidatuak egingo dituzte zapatutik hilaren 27ra arte, euskaraz eta gaztelaniaz. Erreserbak, 943 79 64 63an edo 943 71 89 11n.

Herrigunean, berriz, Oñatiko unibertsitatera eta parrokiara bisita gidatuak egongo dira. Txokolateixako Interpretazio Zentroan ere egingo dituzte, hilaren 17tik 20ra bitartean, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30era. Hilaren 21ean itxita egongo da, eta gero, ohiko ordutegian egongo da zabalik.

Bisita gidatuen online erreserba hemendik egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak