Udako ordutegia du hilaren hasieratik Oñati eta Arantzazu lotzen dituen autobus zerbitzuak eta horrela mantenduko du urrira arte. Horrela, Arantzazura joateko azken autobusa 18:30ean da eta 07:30etan hasita orduro irtengo da autobusa Oñatitik eta 08:00etan Arantzazutik.
Domeka eta jaiegunetan egoten da indarrean zerbitzu hori eta horrenbestez, baita hilabete honetako, apirilean, Aste Santuko jai egunetan ere: apirilaren 17an –Eguen Santu–, apirilaren 18an –Egubakoitz Santu– eta apirilaren 21ean –Pazko astelehena–.