Hiru jarduera izango dira egunotan, Arantzazuko parketxearen eskutik.
Batetik, sai arreak behatzeko aukera izango da apirilaren 17an, 10:30ean, euskaraz. Prezioa 6 eurotakoa izango da, 12 urtetik beherakoek, 4 euro ordaindu beharko dituzte.
Gomiztegi artzain eskolan egun batez artzain izateko aukera ere emango dute. Saio hori izango da apirilaren 18an, 10:30ean parketxetik irtenda, gaztelaniaz. Nagusiek ordaindu beharrekoa 13 euro dira, eta 12 urtetik beherakoek, 7.
Eta azkenik, Arantzazuko altxor galduen bila aritzeko orientazio jolasa familian ibiltzeko aukera ere izango da –opariak ere izango dira–. Hiru egunetan egingo dute irteera hori: apirilaren 19an, 20an eta 27an, 10:30ean. Prezioa 5 eurotakoa izango da, eta 12 urte baino gutxiago dituztenendako, 3 eurotakoa.
Informazio gehiago eta erreserbak hemen egin daitezke: 943 78 28 94an edo 699 335 183an edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus-en.