Oñatiko Musika Bandak kontzertua eman du Foruen enparantzan, San Migel Eguna musikaz alaituz. Kontzertua hastearekin batera, poliki-poliki jendea hurbiltzen joan da, zutik zein eserita izan, pertsona ugari elkartu arte. Eguzki eta berotik ihesi ibili dira zenbait entzule, aulkiak mugituz edo aterkiak irekiz. Txalo zaparrada jaso du bandak kontzertu amaieran.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.