Ze eredu edo ideia zenuen buruan?
Ez nuen eredu konkreturik hartu. Marrazki asko, ezberdinak, egiten hasi nintzen eta bastante kartel egin nituen eta ikusi nuen denetan sinplifikatzeko joera hartzen nuela. Jaiak sinplifikatzea nahiko zaila da, egin behar da, baina herriarekin zentzua izan behar du. Banderin batzuk edo beste elementu batzuk jarri ahal nituen, baina Oñatin, benetan Oñatikoa dena, txantxikua ikusten argien. Ikonikoki, txantxikua da elementurik samurrena jaiei erreferentzia eta lotura egiteko.
Oso irudi gutxi ditu kartelak, bai.
Marrazki baten elementu gehiago ere sartu ahal dira eta txantxikuari horrenbeste garrantzia eman ez, baina asko kargatuz gero, eta ikusita aurreko urteko kartelak, beti infantilismora joten dela iruditzen zitzaidan, eta nuen zentzu hori izango zuen kartelik egin. Beste estilo batekoa egin gura nuen, era berri bat probatu gura nuen. Letrekin ere jolastu dut; testura ezberdinak erabiliz egin dut azkenean, sinplifikaziotik.
Horregatik sartu duzu argazki bat?
Txantxiku barruko argazkia iazko jaietan atera nuen argazki bat da. Ez nuen horretarako atera, baina banuela gogoratu nintzen lan honekin hastean, eta erabiltzea pentsatu nuen.
Zenbaten artean aukeratu zenuen hau?
Proba ezberdinak egin nituen eta azkenean horrekin gelditu nintzen ikusi nuelako ezberdinena zela, argakia gehituz, marrazki sinple bat baino gehiago zela iruditu zitzaidan, desberdina.