Azken une-arte eguraldiagatik zalantzati egon arren haurren danborrada egitea erabaki dute antolatzaileek. Gustura aritu dira Oñatiko gaztetxoenak danbor hotsekin herriko kale nagusiak astintzen. Ohitura den moduan, jaiak hasi baino astebete lehenago egin dute. Aurten sei konpartsa desberdinetan banatutako 160 haurrez osatutako danborrada izan da, jaiak ez izan arren jai giroa nagusi Oñatiko kaleetan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.