Oñatiar berriei ongi etorria

Oihan Loiti Iraola 2024ko irailaren 21a

Urtero legez, atsolorra egin dute Oñatiko udaletxean. Azken jaietatik, gaur arte, jaiotako oñatiar gaztetxoei egin diete ongi etorria batzar areto nagusian. 90 haur inguruk zapia jaso dute udal ordezkarien eskutik. Aurretik, alkateak hitz batzuk eskaini dizkie bertaratu diren familiei, Musika Eskolako kideen doinu artean. Amaitzeko familia argazkia atera dute Herriko plazan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak