Salgai daude herri bazkarirako txartelak

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko irailaren 18a

Joan den urteko herri bazkarian.

Herri Egunean, urriak 5, egingo den urteroko herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko. Helduendako eta haurrendako menua egongo da.

Herri Eguneko herri bazkarirako txartelak salgai daude eta taberna hauetan eros daitezke: Izarraitz, Arrano, Eltzia eta Batzokia. Prezioak dira: helduen menua:23 euro; haurren menua –12 urtera arte–: 11 euro. Bazkaria Catering Sarayolak egingo du.

Menuak dira:

  • Helduen menua: Urdaiazpikoa eta patea, penka beteak onddo-saltsarekin, risottoa, saiheski errea, goxua edo sorbetea, kafea eta kopa
  • Haurren menua: Makarroiak, oilaskoa, Danonino, ura eta freskagarriak

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak