Jaien egitarauaren azal lehiaketara bost lan aurkeztu dituzte eta herritarren botoek erabakiko dute irabazlea zein den. Sari bakarra egongo da; 500 euro irabaziko ditu boto gehien lortzen duen lanaren egileak. Herritar bakoitzak boto bakarra eman dezake. Udalaren web atarian eta Oinati Kultura facebook orrian sartuta bozkatu daiteke. Horretarako azken eguna da: uztailak 15.
Aurkeztu diren lanak: