Europako Batasuneko Migraziorako eta Asilorako Itunari oniritzia eman zioten Europar Kontseiluak eta Europako Parlamentuak 2023ko abenduan. Pixkanaka ari dira hor adostutakoa martxan jartzen eta 2026rako ezarrita egongo da. Aita Mari erreskate-ontziko kapitainak gaineratu zuen, horrekin pertsona migratzaileek Europan sartzeko zailtasun gehiago izango dituztela, baita orain arte egin diren praktika txarrak berretsi ere.
"Jardunbide txar horiek bidea ematen diete migratzaileen eta errefuxiatuen aurkako indarkeriari, Europar Batasunarekin muga egiten duten hirugarren herrialdeetan pilatzeari, kanporatzeko erraztasunari… Gauza horiek egiten ziren orain arte, baina orain ondorio praktiko gutxi izango ditu. Legezkoa izango den lege-esparrua fintzaken du", zihoen Iñigo Mijangosek.
Migranteak, zaurgarriago
Itunaren ondorioak migratzaileek eta haien familiek pairatuko dituztela dio Mijangosek. Batik bat, zaurgarritasun handiagoa; aitortzen zaizkien eskubide gutxi horiek kenduko zaizkielako eta azkenean zaurgarriagoak eta erregelamendu berri horien biktimak izango direlako.
Horren adibidea jarri zuen: "Adibidez, pertsona bat Schengen lurraldean, Europar Batasuneko lurralde batean, edozein unetan sartu bada modu irregularrean, nahiz eta sartu zenetik bi urte igaro diren atxilotzen badute, berehala kanporatu ahal izango dute, izapide azkarrik gabe. Orain arte hori ezin zen legez egin".
Irizten dio zenbait arlo direla onuradunak, baina argi defendatzen dute Aita Maritik Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 19. artikulua.
Hamahirugarren misioa
Une honetan Aita Mari erreskate ontzia Sirakusara (Sizilia) bidean da. Uztailaren 9rako iristea aurreikusten dute, eta Mijangosek adierazi du prest daudela edozein eratako laguntza emateko.