San Migel jaietara begira, hainbat deialdi egin ditu Udalak

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko eka. 27a, 10:26

Artisau bat bere postuan, iazko Herri Eguneko azokan.

Alde batetik, martxan da San Migel jaien egitarauaren azal lehiaketa, eta bestetik, aditzera eman dute Herri Egunean artisau edo salmenta postua jarri nahi dutenek zer egin behar duten.

San Migel jaietarako guztia prest izateko, Udalak hainbat deialdi egin ditu. Batetik, egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketaren oinarriak argitaratu ditu, eta uztailaren 10era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak. Bidalketa helbide elektroniko honetara egin behar da: kultura.idazkaritza@onati.eus. Mezuan honako hau jarri beharko da: Kartel lehiaketa 2024; eta izen-abi- zenak eta telefono-zenbakia eman beharko dira. Irabazleak 500 euro jasoko ditu.

Bestetik, urriaren 5ean egingo den Herri Egunean artisau azoka jarri nahi izanez gero, uztailaren 1etik 14ra eman beharko da izena, Oñati.eus webgunean eskuragai egongo den formularioren bidez. Uztailaren 23tik aurrera iritsiko zaie jakinarazpena izena eman dutenei. Eta Herri Egunean salmenta-postua jarri nahi izanez gero, uztailaren 17tik irailaren 16ra bitartean bete ahalko da udal webgunean jarriko duten formularioa. Guztiei jakinaraziko zaie aukeratuak izan diren edo ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak