Korrika Txikiak Oñatiko kaleak hartu ditu

Imanol Beloki Unamuno 2024ko mar. 22a, 16:35

Herriko ikastetxeetako 770 ikasle inguruk Korrika Txikia egin dute, 15:00etan hasita. Herriko Plazatik hasita zirkuitua egin dute eta ilusioz joan dira kaleetan barrena gaztetxoak lekukoa eramaten. Etxekoak ere gerturatu dira korrikalari gazteei animoak ematera.

Korrika Txikiarekin batera, 17:00etan Gauargi taldeak joko du plazan eta segidan Oñatz dantza taldeak sorgin dantza egingo du herriko kaleetan zehar. Elektrotxaranga ere egongo da; baita kantu afaria gaztelekuan eta DJ emanaldiak gaztetxean. Korrika heldu bitartean, Trikitxarangak alaituko du giroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak