Askotariko kultura ekitaldiak Korrikari ongietorria egiteko

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2024ko martxoaren 14a

Xabier Ugarte Luperekin.

Xabier Ugarteri omenaldia, kantu-afaria, kontzertuak eta herriko kultura taldeen ekitaldi gehiago izango dira.

Santa Ana antzokian egingo dute, hilaren 21ean, 19:00etan, duela gutxi zendu den Xabier Ugarteren oroimen-ekitaldia. Zuzeneko musika –Ruper Ordorika, Ugarteren musika-bidelagun Eduardo Baranzano, Maribel Botanz eta Iraia Aizpuru eta Oñatiko abesbatza– eta Ugarte protagonista den Entzuteko lan isila ikus-entzunezkoa izango dira. Hara joateko, aurrez gonbidapenak hartu behar dira kultura etxean, 16:30etik 20:30era.

Korrika Txikia egubakoitzean

770 ikasle ibiliko dira 15:00etatik 16:00etara Korrika Txikian. Ondoren, Gauargi taldearen emanaldia izango da, Foruen plazan; gero, Oñatz dantza taldeak sorgin dantza egingo du.

Kantu-afari herrikoia izango da gaztelekuan; Txokolateixan daude, martitzena arte, txartelak salgai. Gaztetxearen eskutik, 20:00etan Skapaie elektrotxaranga kalean eta DJ Watxas eta DJ Bass&Dere Antixenean ondoren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak