Euri zaparradak eta aterruneak egin ditu egunean zehar kalean baina goialdeak zuritu ditu elurrak. Arantzazun elur zaparra egin du 13:00ak aldera, naiz eta ez duen zuritu eta han ere euria egin arratsaldean. Urbian, baina, zapaldu dute elurra, fondako Peio Bilbaok bidalitako argazkietan ikusten den moduan.

Elurra eta euriagatik abisu horia mantentzen du Segurtasun Sailak. Gorlan, esaterako, prest dute elurra kentzeko makina.
