Euskalmeten aurreikuspenen arabera, gaur ere joera bera izango du eguraldiak. Tenperatura pittin bat jaitsiko da eta elur-kota 700-900 m inguruan kokatuko da. Zaparrada giroa nagusituko da; sarriago botako ditu eta mardulagoak izango dira Kantauri isurialdean. Gainera, ekaitzak jo eta txingorra ere bota dezake. Elurra eta euriagatik abisu horia mantentzen du Segurtasun Sailak.
Biharko prezipitazio gutxiago espero da, eta elur-maila eta tenperaturak gaurko indizeetan mantenduko dira.