Nikolas Segurola frantziskotar fraidea eta artzaina hil da

Julen Murua Mesonero 2023ko abe. 30a, 15:59

Gaur, abenduak 30, hil da Nikolas Segurola frantziskotar fraide, artzain eta bertsolaria 84 urte zituela. Gizon estimatua eta maitatua, horren erakusgarri 2016an argitaratutako liburua eta Arantzazun hari egindako omenaldi ekitaldia. Hileta elizkizuna urtarrilaren 3an izango da, eguaztenean, 17:00etan, Arantzazuko santutegian.

1939. urtean jaio zen Azpeitiko Matxinbenta auzoko Largarate Goikoa baserrian, baina haren bizitzaren zati handiena Oñatin igaro zuen, Arantzazun, izan ere, hamabi urterekin iritsi baitzen bertara, 1971. urtean, fraide izateko ikasketak egitera.

Azpetitiko baserrian bizi zenetik izan zuen Segurolak ardiekiko zaletasuna, eta hori baliatuz, Gomiztegiko artzain-eskolaren sortzaileetako bat ere izan zen. Hori dela eta, 2020. urtean Baserritarron laguna saria jaso zuen nekazarien sindikatuaren eskutik; eta "bizitzan artzaintzaren alde egindako lan zabala eta oparoa" eskertu zioten bertan. 

Segurolaren gaineko liburu bat ere argitaratu zuten Xabier Euzkitzek, Iñaki Beristainek eta Eduardo Urartek 2016. urtean: Nikolas Segurola, fraide, artzain eta bertsolari. Segurolaren biografia azaltzen duen liburuaren aurkezpena egin zuten Gandiaga topagunean, eta horrez gain, Segurola bera ere omendu zuten bertan.

Haren heriotzak tristura eragin du eta gizon estimatua zela erakusten duten mezu asko zabaldu dira sare sozialetan; hona hemen batzuk:

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak