Hasi dute Lege Soziologia Institutuko masterra

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko ira. 26a, 14:53

Lege Soziologia Institutuaren 34. masterrak hasi du ikasturtea. Nazioarteko hamar herrialdetako hamabi ikaslek hasi dute kurtsoa. Qatarreko, Indonesiako, Alemaniako, Estatu Batuetako, Bielorrusiako, Italiako, Hego Afrikako edo Euskal Herriko ikasleak dira, adibidez.

Martxora arte iraungo du masterrak eta bi asteko mintegiak edo ikastaroak eskainiko dituzte. Kultura legalen inguruko ikastaroa da lehenengoa, Joxe Ramon Bengoetxearen eta Iker Navascuesen eskutik. Zuzenbide fakultateetan, batez er, arauak kontutan hartuta ematen dute formazioa Navascuesen iritziz, baina dio zuzenbidea ez dela hain zurruna, eta zuzenbidearen fenomenoa gizartean errotzea dela, hain zuzen ere, Oñatiko Lege Soziologia Institutuan landu gura dutena.

Master hau Oñatin eskaintzearen garrantzia azpimarratu gura izan du, bestalde, Bengoetxeak. Azaldu duen moduan, master honek munduan kokatzen du Oñati eta berarekin batera Euskal Herria, eta hemen formazioa jasotako adituen lana bertara heltzen da berriz.

Dagoeneko, nazioarteko 300dik gora adituk egin dute Oñatin eskaintzen den Lege Soziologia Institutuko masterra, eta saretu egin da euren komunitatea nazioartean, 2016tik Oñati Community moduan ezagutzen dena. Proiektu horrendako izan zen, hain zuzen ere Oñatiko Udalaren lehendabiziko GRANT beka.

Bestalde, kanpotik hona datozenek ere badute hemen saretzeko bidea, aurten hamabost urte betetzen dituen FRIENDSHIP programaren bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak