Orain dela sei urte abiatu zuten musika eta herriko ondarea batzen dituen ekimena. "Bi urtean behin lantzen dugun proiektua da. Herriko ermitak fokuan jarrita egin genuen lehenengoa, trenari buruzkoa gero, herriko industriei edo fabrikei eskaini genien beste bat, eta aurkeztu berri dugunarekin herriko iturriak balioan jarri gura ditugu", azaldu du Ganbara Faktoriako zuzendari Aitor Biainek.
Artixa elkartearen laguntzarekin
Aurrekoetan moduan, inkerketa lan bat egin dute, herriko Artixa taldearekin elkarlanean oraingoan. "Herriko iturri esanguratsuenen historian arakatu dugu liburutegian eta herriko historiako adituen kolaborazioarekin, liburuxka bat sortu dugu ondoren eta kontzertua antolatu dugu liburuxka hori aurkezteko. Eguraldiak eta bestelako faktore batzuk bultzatuta, Bidaurretako elizan egin dugun emanaldian, askotariko piezak batzen dituen errepertorioa eskaini dugu, urari buruzko kantuak eta askotariko euskal kantuak batuta".
Kultura etxean eta Ganbararen atarian eskuragarri
Egindako lana herritarrekin partekatuko dute; liburuxka berria Kultura etxean, herriko ikastetxeetan eta formatu digitalean, Ganbara Faktoriako atarian izango da eskuragarri.