Oñatiko EH Bilduk egungo errealitateari erantzuteko Herri Programa aurkeztu du. Iazko maiatza ezkero, "herritik eta herriarekin" jardun dute lanean, eta datozen urteetarako bide-orria izango den programa osatu dute. Hala, "bizitza duinak bermatzeko" sei egitasmo zehatz eta "egungo erronkei erantzuteko" bedeatzi lan-ildo batu dituzte.
Egitasmoei dagokienez, honako hauek dira: Energia berriztagarrien merkaturatzailea sortzea; Harrera plana; Zaintza plan integrala; Zero Bazterkeria egitasmoa; Unibertsitatea herriari zabaldu; eta Elikadura burujabetzerako bidean. Izan ere, horiek proiektu "zehatzak" direla adierazi zuen Izaro Elorza Eh Bilduren Oñatiko alkategaiak.
Bederatzi lan-ildo
Herrigintzatik eta udalgintzatik garatuko dituzten bederatzi lan-ildoak, berriz, ideia "orokorragoak" direla eta "zeren baitan" lan egingo duten adierazten dutenak direla esan du Elorzak; baina lan-ildo bakoitzak bere barnean proiektu eta egitasmo ezberdin "ugari" izango dituela gaineratu du.
Bederatzi lan-ildoak dira: Etxebizitza; Herri hezitzailea; Garapen sozioekonomikoa; Euskara eta kultura; Irisgarritasuna eta landa eremua; Basogintza; Natura eta kirola; Ongizatea; eta Indarkeria matxista. Guztia herritarrekin batera aurrera eramateko asmoa agertu zuen Oñatiko alkateak, jasotako egitasmoak ezin direla "beste modu batera" aurrera eraman iritzita.
"Talde sendoa"
Eh Bildutik azpimarratu dute Herri Programan batu dituztenei eta aurretik dituzten erronkei erantzuna emateko "talde ezin hobea" dutela, hain zuzen ere, eta bakoitza bere alorrean "aritua eta aditua" den profil ezberdinekin osatutako zerrenza dutela maiatzaren 28ko hauteskundeei begira.