ALBISTEAK

Hartzaren Urratsa ibilbidea eta Aloñako Igoera, Puntaik Punta jaialdiko ekintza izarrak

Miren Arregi Amasorrain 2023ko mar. 29a, 15:22

Apirilaren 21etik 23ra bitartean egingo da Puntaik Punta Bidezidorren Jaialdia, Oñatin. Debagoieneko Nartur Ondarea balioa jartzeko sortu zen 2016an Puntaik Punta eta aurten zazpigarren edizioa egingo da. Hartzaren Urratsa mendi-ibilbidearen aurkezpena eta Aloñako Igoera dira ekintza izarrak, baina egitarau betea aurkeztu dute, askotariko ekintzekin.

Askotariko ekintzak antolatu dituzte asteburu horretara begira adin guztietako publikoarendako, egubakoitzean hasita. Halere, bi dira ekitaldi izarrak: lehena, Debagoiena lotzen duen GR 289 ibilbidearen aurkezpena eta bigarrena, apirilaren 23an, domeka, egingo den Aloñako Igoera. 

Hartzaren Urratsa, Debagoiena lotzen duen medi-ibilbidea

Hartzaren Urratsa izena ipini diote apirilaren 22an aurkeztuko duten GR-289 ibilbideari. Azaldu moduan, Debagoiena lotzen duen mendi ibilbidea da eta aurkezpen egunean egongo da lehenengo etapa egiteko aukera. GR-289a Debagoiena zeharkatzen duen GR bat da, Puntai Punta Bidezidorren Jaialdiaren bueltan sortua. Gaur egun homologatuta dauden PR eta SL ibilbideen batura da. Guztira bost etapa ditu ibilbide-sareak, 20 kilometro eta 8 ordu ingurukoa bakoitza. Lehen etapa apirilaren 22an egingo da eta gainontzeko laurak hurrengo asteburuetan. "Ibilbideak natura ardatz hartuta, Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak lotzen ditu. Oñatiko gune historikoa Antzuola eta Bergara lotzen dituen trenbide zaharra, Bergarako Laboratorium museoa, Elgetako gerra lubaki eta babestokia, Arrasateko Udala auzoa, Urkulu, Aitzorrotz, Leintz Gatzagako Gatz Museoa, Araotz eta Arantzazuko Santutegia". 

Aloñako Igoera, domekan

Domekan izango da aurtengo Puntaik Puntako bigarren ekintza nagusia. Aloñako Igoera, alegia. Aurten, Puntai Puntak eta Aloñako igoeraren antolatzaileek elkarlanean antolatu dute egun hori. Aloñako Igoeraz gain, senderismo azoka ere egingo da, baita bisita gidatuak turismo bulegotik, eta arratsaldean Tio Teron egongo da herriko plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak