Udalak, nekazal kulturaren gainbehera eta ingurumenarekiko egoera izenarekin beka bat jarri zuen martxan etorkizunera begira plan bat abiatzeko, arazo horiei aurre egiteko asmoarekin.
Saioa Sese, Aintzira Oñederra eta Gislan elkarteak batuta izan ziren beka lortu zutenak eta lanean dihardute etorkizuneko plana aurkeztu ahal izateko. Azaroaren 9an ikerketa jende artera zabaltzea da helburua, eta datorren urteko otsailean, aipaturiko etorkizun plana aurkeztea.
Hamar saioko zikloa
Bestalde, Amaia Diaz de Monasterioguren eta Amaia Aierbek, Oñatiko natur eskolarekin elkarlanean, elikadura ohituren inguruko hamar tailerreko ziklo bat antolatu dute. Urrian egin dute lehena eta hilabetero tailer bat egingo dute. Bigarren tailerra, azaroaren 12an izango da jardunaldien barruan, eta elikadura kontzientea izango du hizpide.
Azaroaren 15ean, EHKOlektiboak eta Landarlan ingurumen elkarteak, Zure platerean hasten da mundua dokumentala emango dute zine aretoan, eta ondoren, solasaldia egingo dute herriko elkarte, ekoizle eta gerturatzen den jendearekin, egoerarekiko sentsibilizazioa aurkitu nahian.
Azkenik, kasu honetan ere, EHKOlektiboak eta Landarlan ingurumen elkarteak antolatuta, azaroaren 19an, Elkoro baserrira etxalde-bisita eta bertako produktuen dastaketa egingo dute.