GeoOñati izeneko geoataria aurkeztu du Oñatiko Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 23a, 14:19

GeoEuskadi plataformak ematen dituen aukerak baliatuz, Oñatiko mugetara ekarri dute aplikazioa, eta Oñatiri buruzko hainbat informazio ikus eta kontsultatu daiteke bertan. Espazioen azalerak eta distantziak ere neurtu daitezke eta uholde arriskua duten guneak zeintzuk diren jakin.

Esaterako, lehengo eta oraingo Oñati ere ikusi eta konpara daitezke, airetik ateratako argazkien, ortoargazkien, bitartez. 1956ko eta 2021eko Oñati, adibidez; ez bakarrik herrigunea, Oñatiko mugetan dagoen lurralde osoa baizik. Herrian pinudien zein azalera betetzen duten edo pagadiak non dauden ere ikus daiteke aplikazio honen erremintak erabilita eta toki batetik besterako distantziaren profila ere bai, besteak beste.

Udal webgunean jarri du geoatariaren lotura Udalak, "herritarrendako interesgarria eta erabilgarria" izan daitekeela pentsatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak