Urgain eskola bisitatu dute haur hezkuntzako 30 profesionalek

Imanol Beloki Unamuno 2022ko mar. 10a, 15:21

Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait ikastetxetako ordezkarik Oñatiko Urgain Errekalde eskola bisitatu dute, asteon. Eskolako espazioetan egin dituzten aldaketak ezagutzeko tartea hartzeaz batera, zenbait azalpen eskaini zizkieten Urgainera bisitan joandako hezitzaileei.

Urgain eskola 2018tik ari da eraldaketa metodologikoan lanean. Esan daiteke, 2020an hasi zirela mugimendu autonomoan lanean eta bide hori aurkeztu zuten, atzo, Juntadizoak izeneko formazio saioen barruan.

Mugimendu Autonomoa ardatz

"Mugimendu Autonomoa Haur Hezkuntzako Dekretua aurrera eramateko modu bat da. Haurrak genetikoki autonomoak izateko jaio dira eta HHko hezitzaileok haurren aniztasuna kontuan hartuz, ekosistema desberdinak diseinatzen dira. Ekosistema hauetan lengoaia ezberdinak lantzen dira. Nola? Haurren ekimena eta autonomia garatzeko, zer egin nahi duten, nola egin nahi duten eta zeinekin egin nahi duten hautatzen uzten zaie. Eskolaren helburua HHko xede nagusia bermatzea da, alegia, segurtasun afektiboa emanez, haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da. Haurrak pozik eta gustura sentitzea nahi da eta arakatuz, esploratuz, hausnartuz, esperimentatuz eta manipulatuz, euren ezagupenak eraikitzea", adierazi dute Urgainetik.

Berritzegunearen formazioak: Juntadizoak

Juntadizoak Berritzegunearen formazio saioak dira. Hilean behin egiten diren goiz osoko formazioetan parte hartu eta eskolaren eraldaketa egiteko konpromezua hartua duten eskola publikoei eskaintzen zaien saioei esaten zaie Juntadizoak.

Eskola guzti hauek Mugimendu Autonomoan lan egiteko bidea egiten ari dira eta bi taldetan banatuta daude:

1- Lehen puntadak: Talde honetako eskoletan helburua hezitzaileen esku-hartze estilo bateratua lantzea da. Oñatiko Eskola kasu.

2- Ehuleak: Mugimendu Autonomoan urte batzuk lanean dihardutenen taldea da hau. Beraien behar eta praktiketatik abiatuz, egiten duten horretan sakontzeko saioak izaten dira.

Hori horrela, atzoko saioaren ostean, Urgaineko espazioak ezagutu zituzten hezkuntza-arloko profesionalek. Gelaz-gela mugikorrak eskuan hartuta aritu ziren erretratuak eta bideoak grabatzen, ideiak batzeko helburuarekin.

Oñatiko Urgain eskolako espazioetako bat.

Gela bat bestearekin konektatzeko atea.

Bisitariak Ines Zubia irakaslearen azalpenak entzuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak