Bioeraikuntzan oinarritutako Natur Eskolako eraikina, zabalik

Maider Arregi 2021ko abe. 22a, 12:44

2018an hasi zituzten Oñatiko Natur Eskola birgaitzeko lanak eta pandemia tarteko, behin lanak amaituta, modu ofizialean atzo ireki zizkieten herritarrei ateak. Udal ordezkariek bisita gidatua egin zieten Natur Eskola birgaitze lanetan lagundu duten Oñatiko hainbat eragileri eta baita ere herritarrei.

Xabier Igartua alkateordeak Natur Eskola Oñatirendako proiektu estrategikoa dela deritzo eta ingurumenaren proiektu pedagogikoarekin lotuta dagoela. Herri iraunkorra izateko ezinbestekoa dela, alegia.

Bioeraikuntzan oinarrituta

Asier Iraeta ingurumen zinegotziak azaldu du helburua eraikinarekin eta Natur Eskolaren izaerarekin bat zihoan  birgaitze lanak egitea izan dela. Horregatik bioeraikuntzako teknikak ezarri dituztela nabarmendu du. Isolamenduarekin jarraituz, eraikinak teilatu berde edo bizia deritzona du. Isolamendu termiko eta akustikoa eskaintzen duena. Erabilitako materialarekin Natura ahalik eta gehien errespetatzen saiatu direla adierazi du. Hala, Eraikin honen efizientzia energetikoa ahalik eta handiena izatea da gura dena, eta komunetan ere aplikatuko dute filosofia hori. Komun lehorrak izango dira eta kanpoko putzuari esker, zikinak garbiago helduko dira errekara. Gorotzak eta ur-zikinak bereizi egingo dira gainera.

Energia berriztagarriak

Eraikuntza sistemak ere energia berriztagarrietan oinarritzen dira. Hala, biomasa bidez eta su egurrarekin funtzionatzen duen tximinia egin dute. 

Argizulo berri bat ere badu Natur Eskolak erdigunean, eta modu horretan  argitasun gehiago sartzen da. Harkaiztegi eder bat ere egin dute, tokiko biodibertsitatearen eta natura aberastasunaren erakusle.

Natur eskolak 30 urte

Datorren urtean, Oñatiko Natur eskolak 30 urte beteko ditu. 1992ko ikasturtean ireki zituen ateak. Orain, itxura berrituta eta erronka berriekin herritar ororendako irekita dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak