Euskal Herriko Gozogileak elkarteko 40 kidek elkarlanean egindako koadroa da hau. Uztailaren 16an ekarri zuten Oñatira eta hango Santa Ana aretoan dago ikusgai. Domeka, abuztuak 8, izango da ikusteko azken eguna. 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara ikus daiteke. Koadroaren eta Oñati eta txokolatearen arteko harremanaren inguruko azalpenak emango dituzte areto barruan.
Benetako koadroren neurri berekoa da, 7,8 metro luzeran eta 3,5 metro alturan, eta hiru txokolateak -zuria, esnezkoa eta beltza- erabili dute koadroak dituen tonalitateak lortzeko.
Gernikatik Bilbora, handik Oñatira eta orain Gasteizera, Baionara, Parisera eta Madrilera eramango dute txokolatezko 'Guernica'.