Guztira bost ekitaldi antolatu dituzte ,Oñatiko Turismo eta Garapen Agentziak eta Debagoieneko Mankomunitateak elkarrekin, geologiaz gozatzeko edo geologiaz gehiago jakiteko herriko bertako adibideak ikusiz. Maiatzaren 22an eta 23an izango dira batzuk eta 29an eta 30ean beste batzuk:
- Arrikrutz tantaz tanta, lurpeko geologia argitara izena duen hitzaldia egingo du Martin Arriolabengoak. Bertan,milaka urtetik gaur eguneraino, urak, bere forma eta ingurumen baldintza ezberdinetan, egun ezagutzen dugun Arrikrutz kobazuloa zizelkatu du. Ibilaldi honetan, turistikoa den galerian agertzen diren egitura geologikoak aztertzen saiatuko dira, eta hauek, kobazuloak izan duen bilakaeraz hitz egingo dute. Horrez gain, egun aktiboak diren prozesuak aztertuz, egungo dinamika ulertzeko parada izango da eta egungo klima aldaketarekin kobazuloaren bilakaera nolakoa izan daitekeen hausnartu. Maiatzak 22, 10:00etan, Arrikrutze kobetan.
- Jinkaran.Oñati Geologoikoa izeneko bisita gidatua. Harriek asko dute azaltzeko eta herriko monumentu nagusiak ikuspuntu geologiko batetik ezagutuko dituzte. Maiatzaren 22an, 12:00ean, Turismo Bulegoan
- Espeleoabentura Geoaizkorrin. Helduei (18 urtetik gorakoak) zuzendutako pasabidez kanpoko espeleoturismo ibilbidea da. Bisita honetan, Arrikrutzeko espeka handia edo Aldaola errekaren lur-azpiko ibilguaren edertasunarekin gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. Maiatzaren 23an 09:30ean. Arrikrutz-Oñati kobetan.
- Bizi pottoka Geoaizkorrin hitzaldia eta bisita Jon Elorzarekin. Hiru toki Gipuzkoako bailara menditsuen historia ezagutzeko. Beraien ezaugarriengatik Eskal Herriko Geologia Interesdun Lekuen zerrendan aurkituko dute eta Urbiako Zelaigune, Aitzuloko koba eta Arantzazuko arroilekin batera Aizkorri-Aratz Natur Guneko geodibertsitatearen isla dira, ezagutu beharreko altxor naturalak. Han egongo dira pottokak. Maiatzak 29an eta 30ean, 11:00etan Pottokalekun.
Aurrez deitu behar da erreserba egiteko
Bisitak talde txikietan egingo dira eta ezinbestekoa izango da erreserba egitea 943 79 64 63 telefonoan.
