Bitoriano Gandiaga izan du gogoan Pello Zabalak, haren heriotzaren 20. urteurrenean

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko ots. 23a, 16:52

Hogei urte bete ziren domekan, otsailaren 21ean, Bitoriano Gandiaga hil zela. Mendatan jaio zen eta umetan etorri Arantzazura, fraide. Harreman estua izan zuen Pello Zabalak harekin eta huraxe izan du gogoan.

Arantzazun eman zuen bizitza osoa Bitoriano Gandiaga Artetxek apaiztu ondoren; fraide-gaien irakasle, idazle eta apaiz-lanetan. Aranzazu, Euzko-gogoa eta Olerti aldizkarietan argitaratu zituen poemak (180 inguru). Idazle eta poeta zen Gandiaga, eta idatzi zituenen artean 1962an idatzitako Elorri da aipatuena, lan horretan olerkariak inpresionismotik kreazionismora arteko bidea egiten duela nabarmeduz.

Idaztea eta euskara beste maite zuen Gandiagak natura. Horrelaxe gogoratzen du Gandiaga Pello Zabalak. Arantzazun elkar ezagutu zuten elkar, baserritik zuzenean joan ziren basilikara biak, han lagun egin eta naturarekiko zaletasun hori medio, elkarrekin pasatzen zituzten egunaren ordu asko.

Arantzazun obrak egin zituztenean haitza zela inguruko dena du gogoan Zabalak, zuhaitz gutxi gelditu ziren inguruan, gaur basilika inguruak beste itxura bat badu ere. Gandiagak izan zuen ardura paisaiaren bilakaera horretan.

Poemak liburuan jasoan

Gabonak ziren Bitoriano Gandiagaren sasoi gogokoena; etxekoei, lagunei, poemak, esaldiak edo testu txikiak idazten eta bidaltzen zizkien eta Gabonei lotutako idatziak ere egin zituen. Horietako batzuei musika jarri zien Pello Zabalak, eta liburu batean bildu zituzten denak, Xabin Egañaren ilustrazioekin liburua osatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak