Gari Bañosen heriotzak bailarako lagunen bihotzak uzkurtu ditu

Uxue Igarza Loiola 2021ko ots. 21a, 13:08

Alaia, esku-zabala eta baikorra; Baños oroitutakoan, gertuko guztiek egiten dute bat hiru adjektiboekin. Markel Irizar eta Garazi Erostarbe txirrindularien, Aratz Losada kazetariaren eta Kepa Umerez Aloñamendiko presidentearen hitzak jaso ditugu.

Gari Baños Movistar taldeko emakumeen masajistak  atzo galdu zuen bizia Aloña inguruan, eta gertu zituenek berehala adierazi dute haien mina eta atsekabea.

Markel Irizarrek oso gertukoa izan du Baños; bai profesionalki eta baita lagun moduan ere: "Agian topikoa eman dezake –norbait joaten denean beti diogulako pertsona ona zela–, baina Gari benetan zen tipo ona. Beti laguntzeko prest, beti irribarre batekin eta beti txantxetan". Profesionala izandako txirrindulariaren esanetan, "energia positiboa" utzi duen laguna da Gari Baños.

Kepa Umerezek ere hunkituta kontatu du Baños beti egon dela herriko txirrindulariei eta Aloñamendi taldeari laguntzeko prest: "Beti laguntzeko prest, beti alai. Tipo lasaia. Beti izaten zuen Aloñamendi gogoan, beti goraipatu gaitu".

Garazi Erostarbek ere oso harreman estua zuen berarekin: "Gari niretzako txirrindularitza munduan ezagutu dudan pertsona onenetarikoa izan da. Beti egon da laguntzeko prest, irribarre zabal batekin". Txirrindulariak gehitu du "dagoen lekuan dagoela" Baños ez dutela "inoiz ahaztuko".

Aratz Losadarentzat ere "izugarrizko kolpea" izan da Bañosen heriotza, eta uste du ez dela erraza izango egoera gainditzea, "arrasto handia" utzi duen pertsona izan delako: "Denok gatoz bat bera deskribatzerako orduan, eta hori da onena. Denok dugu garbi nolakoa zen".

Babes zabala, sare sozialetan

Hainbat eta hainbat izan dira sare sozialetan Gari Baños oroitu dutenak.

Alfontso Arroio

Abixaran Taldea

Ainara Hernando

Alejandro Valverde

Nairo Quintana

Enric Mas

 

https://twittm/Movistar_Team/status/13412012181696514?ref_src=twsrc%5Etfw%7Ctwcamp%5Etweetembed%7Ctwterm%5E1363412012181696514%7Ctwgr%5E%7Ctwcon%5Es1_c10&ref_url=https%3A%2F%2Fpublish.twitter.com%2F%3Fquery%3Dhttps3A2F2Ftwitter.com2FMovistar_Team2Fstatus2F1363412012181696514widget%3DTweet

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak