Mendizale bat erori eta hil egin da Aloña mendi inguruan

Maider Arregi 2021ko ots. 20a, 16:00

14:10ean jaso du Ertzaintzak istripuaren abisua. "Aloña mendi inguruan gizonezko bat erori da amildegi batetatik behera. Ezbeharraren unean berarekin zegoen bikotekidea, eta emakumeak berak deitu du eguerdian", jakinarazi dio GOIENAri Ertzaintzak. Bertan izan dira Ertzaintzaren mendi erreskate taldeko kideak; baita  suhiltzaileak eta Larrialdi Zerbitzuak ere. Dagoeneko erreskatatu dute gorpua.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak