Txirrindularitza munduak atsekabez hartu du Gari Bañosen heriotza, eta segituan etorri dira sare sozialetako errekzioak. Movistar taldeak berak idatzi du: "Egun negargarria da Movistar Team talde osoarendako. Gari Baños lagunak utzi gaitu, hamarkada batez taldeko auxiliarra, eta ezinbesteko pertsona emakumezkoen taldean. Goian bego". Eta, mezu horren ondoren erreakzioak etorri dira:
Munduko txapeldun Alejandro Valverde: "Albiste negargarria horrenbeste urtetan Movistar familiako kide izan den Gari Bañosen heriotza. Beti adi, beti profesional eta irribarre batekin. Besarkada etxekoei, Goian bego".
Markel Irizar: "A ze kolpea, besarkada bero bat eta nire doluminak Gariren etxekoei".
Beñat Intxausti: "Goian bego lagun, eskerrik asko emandako guztiagatik. Bihotz handi eta oneko pertsona, langilea, umoretsua. Bidai ona Gari".
Angel Madrazo: "Beti izango zaitut gogoan, zelako barreak egin ditugun elkarrekin. Animo asko famili eta lagunei".
Ivan Velasco: “Goian bego Gari, doluminak familiari eta taldeari”.
Garazi Erostarbe: "Ezin sinistu oraindik. Txirrindularitza munduan izan dudan laguntzarik handiena".
Eta, txirrindularien mezuekin batera taldeen babes mezuak ere iritsi dira, Ineos Grenadiers, Kern Pharma, Canyon Sram racing, Eolo Kometa Team, Burgos BH, Astana, FDJ Nouvelle eta abarrenak.
GOIENAk behin baino gehiagotan egin dio elkarrizketa Gari Bañosi, Movistar taldearekin eta txirrindularitzarekin zuen loturagatik. Hemen, esaterako, 2014an argitaratutako elkarrizketa.