Herrian COVID-19 kasuak handitu egin direla-eta –asteburuan 50 kutsatu– Oñatiko alkate Izaro Elorzak adierazi du etengabe daudela harremanetan osasun zerbitzuko adituekin eta oraindik ezin dela irakurketa errealik egin. Kutsatu direnen kontaktuen emaitzak jakitean ikusiko dela benetako bilakaera zein den eta zehaztuko dituztela hartu beharreko hurrengo pausoak. Herritarrei dei egin die zaintzeko eta osasun adituen gomendioak jarraitzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.