Azken hiru egunetan, Arrasaten eta batez ere Oñatin hauteman dira bailarako kasu gehienak, eta zehazki, egubakoitzean egindako probek atzeman zituzten asteburuko positiboen erdiak baino gehiago. Taula honetan daude herriz herri eta egunez egun baieztatutako positiboak:
HERRIA | 02/12 | 02/13 | 02/14 | Guztira asteburuan |
Oñati | 30 | 8 | 12 | 50 |
Arrasate | 11 | 12 | 2 | 25 |
Bergara | 2 | 3 | 1 | 6 |
Aretxabaleta | 2 | 0 | 2 | 4 |
Aramaio | 0 | 0 | 1 | 1 |
Antzuola | 1 | 0 | 0 | 1 |
Eskoriatza | 0 | 1 | 0 | 1 |
Elgeta | 0 | 0 | 0 | 0 |
Leintz Gatzaga | 0 | 0 | 0 | 0 |
GUZTIRA | 46 | 24 | 18 | 88 |
Positibo berriekin, intzidentzia metatuek gora egin dute Arrasaten eta Oñatin, eta baita Aretxabaletan ere. Gainera, azken horren kasuan, egueneko datuarekin "gune horira" igaro bazen ere, berriz itzuli da "gune laranjara" 310,73ko tasa erregistratu ostean. Bestetik, intzidentzia jaitsi egin da Aramaion, Antzuolan eta Bergaran, eta berdin mantendu da Eskoriatzan, Elgetan eta Leintz Gatzagan.
Gauzak horrela, Osasun Sailak gaur agitaratu duen zerrendan ez da aldaketarik: Aramaiok, Bergarak eta Oñatik udalerri gorrien zerrendan jarraitzen dute.
Datu guztiak daude mapa honetan:
>Grafiko guztiak modu interaktiboan ikusi hemen.
466 positibo Hego Euskal Herrian
Atzo, hilak 14, egindako 8.752 PCR eta antigeno probek 466 kasu berri atzeman zituzten Hego Euskal Herrian; 270 Bizkaian, 91 Gipuzkoan, 51 Araban, 48 Gipuzkoan eta sei bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Positibotasunari dagokionez, %5,5ekoa izan zen EAEn eta %4koa Nafarroan.
Bestetik, EAEko oinarrizko birsorkuntza datuak behera egiten jarraitzen du: 0,80koa izan zen atzo. Tasa horrek pertsona batek batez beste zenbat lagun kutsatzen dituen neurtzen du; hortaz, ondoriozta daiteke, orokorrean pandemia ez dela hedatzen ari.
Ospitaleetan, EAEn, 38 pertsona ingresatu zituzten atzo, eta guztira 644 lagun daude erietxeetan; horietatik 170, ZIUn. Nafarroan aldiz, bost lagun ospitaleratu zituzten eta 142 daude ingresatuta guztira; horietatik 25 ZIUn.