Proba egitea derrigorrezkoa izan ez arren, birusaren hedapena eteteko "komenigarria" dela baheketan parte hartzea adierazi diete ikastetxetik ikasleen gurasoei. Eta lekukoek adierazi dutenez parte-hartzea "ona" dabil izaten. Probara deitu ez dituzten bakarrak dira azken hiru hilabetetan positibo izan direnak eta dagoeneko etxeratuta zeudenak.