Izaro Elorza: "Oso egun gutxian mutur batetik bestera pasatu gara"

Mirari Altube Arrese 2021ko ots. 10a, 07:49

5.000 biztanletik gorako herrien artean EAEko intzidentzia-tasa baxuena izatetik eremu gorrian sartzera pasatu da Oñati zazpi egunetan. Izaro Elorza alkateak adierazi du egunetik egunera aldatzen dela egoera, eta pandemia baten egonik faktore asko daudela kontuan hartzekoak. Gaineratu du arduraz jokatzen jarraituko dutela herrian eta joango dela egoera oneratzen.

Otsailaren 2an 69,76 zen Oñatiko intzidentzia-tasa (14 egunetan metatutako positibo kopurua 100.000 biztanleko) eta atzo, otsailak 9, eremu gorrian sartu zen 540,63ko intzidentziarekin. Izan ere, azken zazpi egunetan 59 positibo izan dira herrian.

Halako aldaketak gerta daitezkeela jakinekoa izan arren bilakaera oso azkarra izan dela onartu du Elorza alkateak. Egoera horri buelta emateko itxaropena ere agertu du: "Animoak herritarrei eta itzuliko gara lehengo egoerara. Arduraz jokatuko dugu orain arte moduan, elkar zainduko gara eta joango gara oneratzen".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak