Txinpartak sua pizten duenean

Maider Arregi 2021eko urtarrilaren 10a

Literatura lagunartean konpartitu behar dela dio Axularren Gero maisu lanak bere lehen lerroetan. Eta halaxe egin zuen Mikel Soto idazleak Suak pizten direnean poesia liburuarekin Oñatiko Antixena gaztetxean. Bidelagun, Harkaitz Cano eta Irati Jimenez izan zituen. Bere lehen lan honetan, barrua hustu duela aitortu dio GOIENAri Sotok, eta bizipen atseginak zein garratzak jaso ditu 90eko hamarkadako giroa eta gatazka politikoa kontatuz.

"Robert L. Stevensonek zioen moduan, liburu oro zentzu intimo batean, idazten duenaren lagunentzako gutun ireki bat da", horixe izan da Mikel Sotoren mezua. Gaineratu zuen, beldurra ardatz, Norton talde eibartarrari egindako Ohean infernuari begira kantuaren letra izan zela Suak pizten direnean poesia lanaren txinparta. 

Poesia transmisiorako bide

Poesia, oso jende gutxirengana iristen dela dioten arren, errealitatea oso bestelako da. Irati Jimenez eta Harkaitz Cano idazleek sentimenduen transmisio zubi egiteko biderik egokiena dela diote. Hala, gatazka politikoa belaunaldi gazteei gerturatzeko poesia erabili du zubi gisa Sotok. Sasoian bizitakoak,  beldurra, tortura eta laguntasuna transmititu nahi izan die poesia lerroen bitartez.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak