Hondakinak murrizteko ideiak jaso gura ditu Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko azaroaren 24a

Hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzearen alde egiteko Oñatin gauzatu daitezkeen ekintza zehatzak jaso gura ditu Udalak herritarrengandik. Ekarpenak jasotzeko formularioa prestatu du horretarako udal webgunean. Kotoi organikoz egindako oihalezko poltsa eta soltean erosteko zakuen zozketan parte hartzeko aukera izango dute euren ideiak bidaltzen dituztenek.

Hondakinen astea da aste hau Oñatin eta Udalak antolatu dituen ekintzetako bat da hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko ideien jasotzea. Domekara arte egongo da aukera ekarpenak bidaltzeko formulario hau beteta. Baina ez da egingo den gauza bakarra, zapaturako jolasak antolatu dituzte umeendako eta nerabeendako eta informazio mahai bat ere jarriko dute plazan Agenda 2030aren berri emateko.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak