Hondakinak lurrera ez botatzeko sentsibilizazio astea dator Oñatira

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko aza. 19a, 17:18
Hondakinak jasotzeko zakarrontziak San Lorentzo auzoan.

Euren ideiak eman ahal izango dituzte herritarrek, eta hilaren 28rako hainbat ekintza daude antolatuta.

Hondakinen prebentziorako Europako astearekin bat eginez, Hondakinen Astea izango da hurrengoa Oñatin, hondakinak murriztea helburu, gaiaren in-guruan herritarrak sentsibilizatzeko. Aurrekontu parte-hartzaileetan, lurrera hondakinak ez botatzeko kanpaina egitea eskatu zuten herritarrek, eta aste honekin lotu du Udalak eskari hori.

Batetik, hondakinen arazoaren gaineko ideiak jaso gura ditu Udalak herritarrengandik; udal webgunera bidali ahal izango dituzte, hilaren 21etik 29ra. Hilaren 28an, berriz, informazio puntua jarriko dute plazan, Agenda 2030 egitasmoak jasotzen dituen helburuak azaltzeko, eta haur zein nerabeendako ekintzak egingo dituzte. "Eguerdian umeekin tailerra egingo dugu, karakterizatutako kartelak herrian jarri eta bitartean lurrean ikus-ten dugun zaborra jasoko dugu. Arratsaldean, ginkana bat egingo dugu nerabeekin", azaldu du Ingurugiro zinegotziak, Asier Iraetak. Ekintzetan parte hartzen dutenen artean kotoizko poltsak banatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak