Selma Huxley Barkham hil da

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mai. 4a, 09:58

Selma Huxley Barkham, Oñatin dagoen Gipuzkoako Protokoloen Artxiboan 2017an

Euskaldunon iraganean bilatzeko artxiboz artxibo ibilitako ikerlaria zen Selma Huxley Barkham. Euskal Herria eta Kanadako itsas historiaren alorrean lan handia egindakoa. 1973ko uztailean heldu zen Oñatira, artxibo aberatsak erakarrita, eta bertan bizi izan zen 20 urtez, lau seme-alabekin.

Ordu asko egin zituen Selma Huxley Barkham ikerlariak Oñatiko artxiboan. Hain zuzen historialari kanadarrak aurkitu zituen Oñatin XVI. mendean Kanadan hondoratu zen San Juan baleontzi euskaldunaren gaineko dokumentuak, egun Pasaiako Albaola itsas kultur faktorian egiten ari diren erreplikaren jatorrizko itsasontzia.

Kanadako Gobernuak emandako beka batekin etorri zen Oñatira Kanada eta Euskal Herriaren arteko harremana, itsasoari lotutakoa, aztertzera. "Arrasto bati heldu eta ikerketako muturreraino heldu zen; ikerketa sakona egin zuen. San Joan Batailatzailearen itsasontziaren kokagune posible bat topatu, egiaztatu, Kanadan aztarnategiak topatu... benetako ikerketa egin zuen emakume horrek. Gainera, gaur egungo baliabiderik gabe", dio Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoko arduradun Ramon Martinek. Haren lanaren garrantzia ere azpimarratu du Martinek: "Ikerketa honi esker ezagutzen ditugu Albaolan egiten ari diren San Joan Batailatzailea itsasontzia. Ternua hitza bere ere ordutik da ezaguna. Gainera, Selma-ren lanak erakutsi du ikerketa historikoak eragin soziala izan dezaleela".

Oñatira bisitan etortzen zenean artxiboan egiten zuten topo beti Selmak eta Ramonek: "Oso emakume kementsua zen. Eta ikaragarri apala. Asko zekien, baina izugarrizko umiltasunez aritzen zen hemen gurekin. Haren seme Michael-ekin harrema mantentzen dugu eta harekin ere gogoratu gara albiste tristea hau jakitean".

Ingalaterran jaio (Londres, 1927ko martxoaren 8a) eta hil da Selma (Chichester, 2020ko maiatzaren 2a). 93 urte zituela hil da.

Selma Huxley beka

Oñatiko Udalak omenaldia egin zion duela lau urte. Horrez gain, Historia genero ikuspegitik ikerketa bekari Selma Huxley izena jartzea erabaki zuen Oñatiko Udalak. Aurten bigarren proiektu bati eman diote beka hori: Jone Arrazolak eta Miren Arangurenek aurkeztutako "Bizitzak erdigunean. Oñatiko zaintzaileen genealogia feminista 1950-2020" lanari. Lehenengoa, Jone Arrazolak eta Irati Garaik egindako "Oñatiko emakumiak errekautan" izan zen.

Eusko Jaurlaritzako "Lagun Onari" saria jaso zuen 2014an.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak