Goizeko 8:00tan irekiko dute biharkoan azoka eta 13:30tan itxiko dute, 14:00etarako herritar guztiak kanpoan egon daitezen. Hala, higiene eta segurtasun neurriak egokitu dituzte; Zubikoako kiroldegira aldatu zen azoka eta saltzaile kopurua eta aldi berean erosten ari diren bezeroen kopurua mugatu zuten.
"Herriko lehen sektoreari lagundu eta tokian tokiko eta garaian garaiko produktuak" sustatzeko asmoz jarraitzen du Udalak larunbatetako azoka hitzorduari eutsiz. Era berean, Oñatiko EH Bilduk ere bat egin du Euskal Herriko eragile ezberdinek Jaurlaritzak hartutako neurriekiko desadostasuna erakutsi eta merkatu eta azokak berriz ere baimentzea exijitzen duen oharrarekin.
Hamalau postu
Pasa den astean bezala, 14 saltzaileak izango dira bertan: Cruz eta Vesga fruta saltzaileak, Morillo bakailao-saltzailea, Calvo pasta saltzailea, Ortega kontserben saltzailea, ogi ekologikoa egiten duen Naiara Uriarte, Maialen Madina, Jose Mari Lizarralde eta Josu Iñarra gazta ekoizleak, Fernandez de Barrena patata saltzailea eta barazkiak ekoizten dituzte Gaizka Olabarrieta, Urbieta eta Ortuzabala taldekoak, postu banarekin.