Oñatiko San Martin egoitza desinfektatu dute suhiltzaileek

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 26a, 16:17

Gipuzkoako egoitzak desinfektatzen dihardute suhiltzaileek egunotan, eta lehen itzulia zapatuan bukatuko dute. Debagoienera ere iritsi dira, eguaztenean, esaterako, Arrasateko Iturbide egoitzan izan ziren, eta atzo, eguena, Oñatiko San Martinen.

Bost edo sei laguneko taldetan dihardute lanean suhiltzaileek, eta egoiliar guztiendako diren gune komunak, korridoreak, sarrerak eta ateak desinfektatu dituzte besteak beste; horretarako, hipokloritoa oinarri duen soluzioa erabiltzen dute. Ondoren, logelak enpresa espezializatu batek desinfektatzen ditu.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak