Hiru lehiaketa egin dituzte: barazkiena, frutena eta gaztena. Horrez gain, hainbat erakusketa ere egon dira: behiena, behor eta zaldiena, astoena, pottokena, euskal txerriena, oiloena eta ardiena, besteak beste. Hala produktu guztiak, lehiaketakoak barne, Oñatin ekoiztutakoak edo hazitakoak izan dira.
Fruta lote onenaren saria, Felix Azkargoartak eskuratu du Andrama Mari madariengatik. Barazki lote onena, Ortuzabalako lagunentzako izan da, Azenarioengatik. Eta, bestetik, gazta lehiaketako irabazleak, Feliz Azkargorta, Gomiztegi eta Nestor Alzelai (Aldai) izan dira saria eskuratu dutenak, hurrenez hurren.